Mcconaugheyren azkena?

Mcconaugheyren azkena? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mcconaugheyren-azkena/@@download/image/aokighara_1401712839.jpg
2014/06/04
albiste-laburra
Matthew McConaughey ez da True Detective telesailaren bigarren denboraldian izango, baina ez da lanik gabe geratuko. Azaroan Christopher Nolanen Interestellar estreinatuko du, eta aurki hasiko da Gus Van Santen Sea of Trees errodatzen. Film horretan, japoniarrek beren buruaz beste egiteko lekurik kuttunena duten Aokigahara basora joango da heriotza bila, baina han Ken Watanaberekin egingo du topo, eta honek bizitza ulertzeko beste modu bat erakutsiko dio. Van Santek Naomi Watts ere proiektura batzeko asmoa erakutsi du.