“MC Txirrita” ***

“MC Txirrita” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mc-txirrita/@@download/image/mc_txirrita.jpg
2010/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Xabier Silveira
104.zenbakia
“MC Txirrita” ***
Xabier Silveira zirikatzaile amorratua da, ipurtarina. Batzuentzat amildegi gaindiezina dena tentazio ekidinezina da berarentzat; frogatu, dastatu eta esperimentatu beharrekoa. Are gehiago eztabaida eta polemika sortu badezake. Rapak eta bertsolaritzak aspaldi ezagutzen zuten elkar, bistaz bazen ere. Azken urteotan, ordea, gehiago hurbildu, hizketan hasi eta harreman ona sortu dela dirudi. Hasi besterik egin ez den harreman honen alderdi batzuk jasotzen ditu, hain zuzen ere, DVDak: Bertsound systemaren saioak Doka eta Loiolako gaztetxean, parte hartzaile batzuen hitzak, Anitzak Hitzak ekimena eta Unai Muñoak Xabierri egindako elkarrizketa.