Maxthon web nabigatzailea

Ordenagailu zein gailu mugikorretan hainbat web nabigatzaile instalatzeko aukera dugu. Erabilienak Chrome, Firefox eta Safari dira. Bada Maxthon merkatu zail horretan bere lekutxoa egiteko asmoz agertu da. Berez, Chromium nabigatzailearen fork bat da, hau da, Chromium nabigatzaile askean oinarritutako nabigatzaile berria. Beraz, Chrome erabiltzailea baldin bazara, antzekotasun ugari aurkituko dituzu. Azkarra da eta erabiltzailearen pribatutasuna bermatzen du. Aukera polita.