Maulen izango da lehen maskarada, igandean

Maulen izango da lehen maskarada, igandean Guztira hamabost emanaldi izango dira apirilera bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maulen-izango-da-lehen-maskarada-igandean/@@download/image/MaskaradaTaldea.png
2023/01/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Guztira hamabost emanaldi izango dira apirilera bitarte.
Maulen izango da lehen maskarada, igandean

Dantzan.eus atariak aurreratu bezala, urtarrilaren 15ean hasiko dira maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanda. Guztira hamabost emanaldi egingo dituzte Zuberoako hainbat herritan, eta apirilaren 22an emango diote itxiera, Maulen bertan. 

Hauek izango dira hitzorduak: urtarrilaren 15ean, Lextarreko plazan; urtarrilaren 22an, Atharratzen; urtarrilaren 29an, Pagolan; otsailaren 5ean, Mendikotan; otsailaren 11n, Gameren; otsailaren 19an, Ürrüstoin; otsailaren 25ean, Altzürükün; martxoaren 4an, Muskildin; martxoaren 11n, Idauze Mendin; martxoaren 19an, Zalgizen; martxoaren 26an, Urdiñarben; apirilaren 2an, Larrainen; apirilaren 9an, Barkoxen; apirilaren 16an, Sohütan; eta apirilaren 22an, Maule gaineko arrabotüan.