Matxismoa jaun da jabe da publizitatean (oraindik)

Matxismoa jaun da jabe da publizitatean (oraindik) Berdintasunaren aldeko borrokak bataila asko irabazi ditu, baina oraindik bada egunero guztion etxeetan sartzen den gainditu gabeko mamu bat; publizitatea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/matxismoa-jaun-da-jabe-da-publizitatean-oraindik/@@download/image/perlan-635x381.jpg
2017/10/24
berria
Berdintasunaren aldeko borrokak bataila asko irabazi ditu, baina oraindik bada egunero guztion etxeetan sartzen den gainditu gabeko mamu bat; publizitatea.
Matxismoa jaun da jabe da publizitatean (oraindik)

Jarraian ikusten duzuen Perlan markaren iragarkia, gezurra badirudi ere, aurtengoa da. Irudian ikusten den moduan, arropa leungarri markak emakume bat identifikatzen du bere leungarri mota bakoitzarekin. Arropa garbitzea soilik emakumeen kontua izango balitz bezala.

 

Adibide hau egunero irratian, telebistan, prentsan edota interneten aurkitzen ditugun iragarki matxisten lagin txiki bat besterik ez da, eta ez gogorrena, zoritxarrez. Matxismoa oraindik nagusi da publizitatean, eta larriena honakoa da; etekina ateratzen diotela matxismo horri, hau da, matxismoak saltzen duela.

 

Jarraian, iragarki matxisten beste adibide batzuk ikusiko dituzue, denak aurtengoak; zer iruditzen zaizue?