Mattel erakundeak Down sindromendun lehen Barbiea aurkeztu du
Mattel jostailu fabrikatzaileak Down sindromea duen Barbie panpina berria aurkeztu du, papina ezagunean geroz eta haur gehiago ordezkatuak sentitu daitezen.
Estatu Batuetako Down Sindromearen Elkarte Nazionalarekin burutako kolaborazioari esker merkaturatu du Mattel-ek panpina hau. Erakundearen esanetan, elkartearekin batera sortu dute, gaixotasun hau duen pertsona bat zehaztasunez irudikatzeko.
“Haurren esperientzia goiztiarretan Barbiek rol garrantzitsua joakatzen du, eta estigma sozialak deuseztatzeko gure alea jarri nahi dugu” aipatu du Mattel-eko presidenteorde exekutiboa den Lisa McKnight-ek. “Gure helburua Barbie panpinak haur guztiak ordezkatua entitzea da, eta aldi beran, haurrak euren antzekoak ez diren panpinekin jolastera animatzea”.
Down sindromea irudikatzeko, panpinak gorpuz luzeago eta hanka laburragoak ditu, aurpegia borobilagoa, belarri txikiagoak eta sudur zapala. Begiak almendra itxuragoak ditu. Bestalde, panpinaren soinekoaren estanpatuan kolore hori eta urdineko tximeletak ikusi litezke, Down sindromearen kontzientziazioarekin lotutako koloreak, hain justu.
Aurretik, Mattel-ek hanka ortopediko bat duen panpina merkaturatu du, baita audifonoa duen bat edo gurpildun aulkian dagoena, besteak beste. Orain arte, 175 Barbie panpina ezberdin kaleratu ditu. Panpina berri hau utzailerako salgai egotea espero da, Margot Robbie eta Ryan Gosling protagonista izango dituen Barbie-ri buruzko pelikularekin batera.

