Matt Damon Tourmaletean gora

Zurrumurruek Jake Gyllenhal aipatzen zuten arren, azkenean, Matt Damonek gorpuztuko du pantaila handian Lance Armstrong txirrindularia. Filma Armstrongek Sally Jenkins kazetariarekin idatzitako It's Not About the Bike liburuan oinarrituko da. Besteak beste, txirrindularitza profesionalean emandako lehen pausuak, 1996an gainditutako minbizia edota lehenengo emaztearekin izandako harremana bilduko ditu filmak. Steven Spielbergen lan arrakastatsuenak ekoiztu dituen Frank Marshall izango da zuzendaria.