Matt Damon: Pausoz pausoko talentua

Bostonen jaio zen 1970eko urriaren 8an Matt Damon, eta zinemak gazterik gatibatu zuen. Julia Robertsen altzoan erakutsi zuen bere burua Mystic Pizza (1988) komedia erromantikoan.
Hurrengo urteetan pausoz pauso jarraitu, eta Good Will Hanting (1997) pelikulari esker urrats handia egin zuen. Robin Williamsek ezin gobernatu zezakeen gaztearen larruan aritu zen Damon. Ez hori bakarrik, pelikularen gidoilaria ere izan zen eta, hain justu, Gidoi Onenaren Oscar Saria etxeratu zuen. Orain arte zinema akademiaren eskutik jasotako bakarra. Sariak sari, lana erruz egin du ordutik. The Talented Mr Ripley (1999) lanean Tom Ripley gaiztoarena egin ostean, besteak beste, bi trilogiatan parte hartu du: Bourne agente identitate gabearenean eta George Clooney eta Brad Pittekin osatutako lapur koadrila azkarrarenean; gauzak zer diren, bigarren trilogia horretan berriz ere Julia Roberts izan zuen lankide. 18 urte eta gero.
Zuzendari ospetsuen aginduetara aritu izan da: Gus Van Sant, Steven Spielberg, Francis Ford Coppola, Martin Scorsese... Steven Soderberghekin kimika berezia du eta batuko dituen hurrengo lana Contagion thrillera izanen da. Aktore ezagun sorta izango du alboan: Gwneth Paltrow, Kate Winslet, Jude Law, Marion Cotillard... Eta elkarrekin ariko dira zuzendari estatubatuarraren hurrengo proiektuan ere; Liberace piano jotzailearen biopicean musikariaren idazkariaren rola jokatuko du. Hain zuzen ere, egiazko pertsonaia baten larruan, Hegoafrikako errugbi taldeko kapitain Francois Pienarren larruan, ikusi genuen iaz, Clint Eastwooden Invictus filmean. Eta iragarritakoa betetzen bada, Lance Armstrong txirrindulari ohiak minbizia gainditzeko izandako kemena eramango du pantaila handira.
Damon Armstrongen larruan ikusteko itxaron beharko dugu oraindik. Haren beste pelikula batzuk, ordea, ate joka ditugu. Hereafter, True Grit eta The adjustment bureau urte hasierarekin iritsi zitzaizkigun eta datozen hilabeteotan, aipatutako Contagion alde batera utzita, Ana Paquin eta Mark Ruffalorekin ikusiko dugu Margaret gordinean eta Scarlett Johansonekin We bought a zoo komedian.
Zinemari bakarrik ez. Politikari ere so egiten dio Bostongo mutilak. Barack Obamaren alde egin zuen AEBetako 2008ko hauteskundeen atarian, baina duela gutxi presidentearekin atsekabetuta dagoela adierazi du. Ausart jokatuko duen itxaropena galdu dugu.
Izena: Matthew Paige Damon
Jaioteguna: 1970-10-08
Jaiolekua: Boston (AEB)
Haurtzaroko laguna: Ben Affleck
Zaletasuna: Golfa

Nortasun Agiria
Izena: Matthew Paige Damon
Jaioteguna: 1970-10-08
Jaiolekua: Boston (AEB)
Haurtzaroko laguna: Ben Affleck
Zaletasuna: Golfa