Matrix Reloaded **

Neo "hautatua" makinen aurkako borroka ankerra gidatzen ari da Matrix mundu birtualean. Ohi bezala, Morpheus eta Trinity ditu alboan. Smith zitalak, ordea, zail jarriko dizkie gauzak. Bataila erabakiorra Zion hiri mitikoan izango da. Monica Bellucci aktore erakargarriak Persephone eder eta maltzurraren rola jokatzen du filmean. Ziberpunk filosofia, akziozko koreografia ikusgarriak eta efektu berezi harrigarriak uztartzen ditu Matrix ilunaren bigarren atalak. Wachowski anaiak ez dira istorioaren lemari eusteko gai bigarren parte honetan, eta ikuskizunaren itzalean ezkutatzen dituzte gidoiaren hutsuneak. Estetikaren ederrak ezin ditu edukiaren gabeziak konpondu.