Matanca eta filhoak

Matanca eta filhoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/matanca-eta-filhoak/@@download/image/liviao_1382629268.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Liviao de Marrao
145.zenbakia
Matanca eta filhoak
Galiziaren erdigunean bada Chantada izeneko herri bat. Bertakoa da Liviao de Marrao (Txerriaren birika) taldea. Bere garaian, Os Resentidos edota Os Diplomáticos de Monte-Alto taldeekin argitara eman zen Rock Bravú-aren barnean sailkatu daitekeen bederatzikotea da. Punkaren musika tresna ohikoekin batera, galiziako gaita, bestelako haize tresnak, edota bibolina uztartzen dituzte, nekazal ukituko punk-rock-ska sortzeko. Matança eta filhoak (Txarriboda eta odolez eginiko taloak) diskoaren izenean euskarari ere tartetxoa egin diote ganberro hauek. Abesti herrikoiak, poesia, eta batez ere, kritika zorrotza egiten duten letrak barneratu dituzte lanean.