“Matador singles '08” ****

“Matador singles '08” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/matador-singles-08/@@download/image/jay_reatard.jpg
2009/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
jay reatard
95.zenbakia
Memphisko (AEB) punk rocker bihurriak In The Red zigilua utzi du, eta kontratua sinatu du Matador handiarekin. Kontratu horren ondotik, Reatardek binilozko single sorta grabatu zuen iaz, eta orain, doinu horiek guztiak disko luze batean bildu dituzte. Emaitza bikaina da: new wavea, punk rocka eta pop melodietan ondo bustitako hamairu pilula bitaminiko. Blood Visions aurreko diskoaren jarraipen naturala da single eskukada hau. Hori bai, pop ukitua gero eta nabarmenagoa da. Horren isla dira No Time eta You Were Sleeping kantuetako gitarra akustikoak.