Masturbatzeko egunean 30 minutu eskaintzen dizkizun erakundea

Erika Lust-ek erabaki honekin masturbazioaren tabuarekin haustea du helburu, askotan praktikatu baina gutxitan hitz egiten den jarduera baita. Suediarra famatua da porno feministaren bultzatzaileetako bat izateagatik. Orain, zinema zuzendariak bere ekoiztetxeko langileei iragarri die egunean ordu erdi izango dutela masturbatzeko. Time Out-ek burututako galdetegi baten arabera, langileen hamarretik lauk ezkutuan egin ohi dute. Erika Lust-ek ez du nahi langileak masturbatzeko ezkutatu daitezen.
Dazed komunikabideak jasotzen duen elkarrizketan Lust-ek dio pandemiarekin eta gure bizitzak bizitzerako garaian jasan ditugun aldaketa handiekin jabetzen hasi zela artega zeudela bere langileak, energia gutxiagorekin: "Beraz, jakinik gauza bakarra dela mundu guztiak hobeto sentiarazten dituena, masturbazio pribatuaren sasoi txiki bat martxan jarri dut goza dezaten. Nire langileak baloratzen ditut eta badakit ez daudenean ongi, ez dutela ongi lan egiten".
Masturbaziorako pausa batek ondoren langileak hobeto kontzentratzea eragiten du, oldarkortasun maila jatsiz eta produktiboagoak izanez, eta honela, talde lanean hobeto lan egitera iritsiz. Halaxe dio Cat-ek, ezkoiztetxearen edukien buruak, berehala ikusi baitu sormena asko igo dela neurri hau martxan jarri denetik eta baita poza ere bere lankideen artean.
Maiatzeko hilabete osoan zehar, masturbazioko kabina erabiltzen joan diren pertsonek, nola sentitu diren kontatu dute. Gainera, grabagailu batek bertako soinuak jaso ditu maiatzaren 28an ospatzen den Masturbazioaren Nazioarteko Egunari begira, izan ere, ASMR erotiko bat kaleratuko baitu erakunde honek. Erika Lust-en Instagrama hilabete honetan osoki masturbazioari eskainia dago, erabiltzaileek gauzak kontatzen dizkiote eta berak auto-plazeraren inguruko dudak argitzen ditu.
Noski, baina erakunde hau berezia dela esango duzue, ziurrenik bertan sexuaz askotan hitz egiten zen lehendik ere. Alabaina, zure eguneroko bizitza hobetzeko ere masturbazioa onuragarria dela naturalizatzea ideia aurrerakoia da. Izan ere, masturbazioak gizartekoiagoa bilakatzen gaitu, hobeto lo egiten laguntzen digu, mina gutxitu (hilekoarena bereziki), kontzentrazioa hobetzen du, sistema immunitarioa ere... beraz, zergatik ez txertatu praktika onuragarri hau gure egunerokoan?