Masturbatu Philadelphian!

Masturbatu Philadelphian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/masturbatu-philadelphian/@@download/image/mundua_philadel_1370509963.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Philadelphia hiriak Masturbaton ekimena hartu du amaitu berri den hilabete osoan zehar, maiatza masturbazioaren hilabete nazionala baita Estatu Batuetan. Festibalak sexu seguruaren aldeko eta HIESaren aurkako gizarte lanetarako dirua biltzeko helburua du, 25.000 dolar baino gehiago azken hiru ekitaldietan, baina, horretaz aparte, sexu jokabide honen inguruko tabuen kontra egiteko modua ere bada. Mintzaldiak eta mahainguruak antolatu dituzte eta, noski, azken egunean hainbat sari banatu dituzte: orgasmo gehien eduki dituenari, erresistentzia gehien eduki duenari...