Maskotengatik abantaila ekonomikoak jaso

Maskotengatik abantaila ekonomikoak jaso Hainbat enpresa langileei ordaintzen hasi dira txakur eta katuak erreskatatzeagatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskotengatik-abantaila-ekonomikoak-jaso/@@download/image/Mascotas-en-la-cuarentena2.jpg
2021/01/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hainbat enpresa langileei ordaintzen hasi dira txakur eta katuak erreskatatzeagatik.
Maskotengatik abantaila ekonomikoak jaso

Haurrak izateagatik abantaila ekonomikoak izatea normala da, baina, eta maskotak zaintzeagatik? Hainbat enpresa beren langileak ekonomikoki saritzen hasi dira txakur ala katuak erreskatatu eta zaintzeagatik. Zebra enpresa estatubatuarraren kasua da, baina ez bakarra; Mass enpresak eta Ceros diseinu enpresak ere ekimen hau jarri dute martxan aurten, besteak beste.

The Wall Street Journal aldizkarian Zebrako CEO den Keith Melnickek azaltzen duenez, pandemiak eraman ditu erabakia hartzera: "Pandemiaren eraginez, gure langileetako asko etxean gorde dira hilabetetan, ia jendearekin harremanik izan gabe; bakardadea arintzeko maskota bat adoptatzera animatu ditugu, trukean abantaila ekonomikoak eskainiz".

Geroz eta gehiago dira maskotak izateagatik abantailak eskaintzen dituzten enpresak; Google, mParticle eta Big Tech eremuko beste hainbat eta hainbat, besteak beste. Hain zuzen, geroz eta gehiago dira txakur eta katuak adoptatzen dituztenak, ia haur kopuruak gaindituz.