Maskotak dietan?

Maskotak dietan? Obesitatea uneko gaitz famatuena da, eta gizakiekin batera, etxeko animaliek ere sufritzen dute. Ba al dakizu detektatzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskotak-dietan/@@download/image/obesidad-mascotas-animales-obesos-perro-obeso-gato-obeso.jpeg
2019/03/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Obesitatea uneko gaitz famatuena da, eta gizakiekin batera, etxeko animaliek ere sufritzen dute. Ba al dakizu detektatzen?
Maskotak dietan?

Elikadura ohiturek sekulako eragina dute gizartean, eta ez soilik gizakiengan; baita etxeetako animaliengan ere. Hala, uneko gaitz famatuenak gizakiak zein maskotak hartu ditu bere gain: obesitateaz ari gara.

Egun, mundu epidemiatzat hartzen da obesitatea. Mundu guztian hedatutako gaixotasuna da, adin zein baldintza guztietako biztanleek jasaten dutena. AEBak dira gaixotasun hau gehien pairatzen duten herrialdeko biztanleak; bertan, 10 helduetatik 4 dira lodiak. Eta zer gertatzen da etxeko animaliekin? Datuak ez dira batere onak: katuen eta txakurren %60 eta %56 hurrenez-hurren, obesitatea jasaten dute gaur egun.

ERRUA GEUREA DA

Animalien obesitatearen ardura zuzena jabeena da; askotan, jakin gabe ematen diegu jaten, eta ez diegu benetan behar dutena ematen, gure ustez "gustatzen zaien hori" baizik. Maskotak humanizatzea aspaldiko ohitura da, baina janari kontuetan eskua joan zaigu. Hala, maitasuna janari bitartez adieraztea praktika ohikoa bezain arriskutsua da. Zergatik? Gizakiengan bezala, obesitateak osasun arazo larriak eragiten dituelako animalien gorpuetan, esate baterako, bihotz arazoak, diabetesa, minbizia...

ZER EGIN DEZAKEGU?

Etxeko lau hankako laguna gehiegi gizendu bada, ez dago beste erremediorik; ohiturak aldatzeko unea iritsi da. Dieta eta ariketa fisikoa egitea tokatuko zaio. Ez dakizula nondik hasi? Jarraian dituzu gomendio batzuk:

  • ALDATU PENTSUA: Badira animalien pisua hobeto kontrolatzen lagunduko dizuten pentsuak. Gainera, dosia murriztu dezakezu, beti ere, aurretik albaitariari dosi zuzenaren gomendioa eskatu ondoren. ADI! Zure maskota zikiratua baldin badago, loditzeko aukera gehiago izango ditu.
  • LITXARRERIARIK EZ: Badakigu begitxoak jartzen dizkizutela, baina otordu edota afaloste garaian ematen diezun txorizo, gazta, ogi edota txokolate zatitxoak kalte egiten die. Saiatu halakorik ez ematen.
  • GUTXIENEZ ORDU ERDI IBILI: Eta eskas gelditzen da, batez ere txakurren kasuan, eta oraindik gehiago gazteak badira. Animaliek kirola egiteko beharra dute, ez daude 12 orduz etxean geldi egoteko eginak. Atera kalera!
  • KONTROLATU PISUA: Albaitarira eraman pisua kontrolatzeko eta zure animaliaren pisu egokia ezagutzeko. Horrez gain, bere gerriaren diametroa begiratuz jakin dezakezu maskota lodi dagoen ala ez: