Maskotak alokairuan

Tokioko Candy Town izeneko dendako jabeak arrakasta ezin asimilatu dabiltza. Beraiena ez da maskota denda arrunta, eskaintzen duten zerbitzua ere ez baita ohikoa: txakurrak, katuak
alokatzeko aukera eskaintzen dute! Ordubeterako izan daiteke 8 euroren truke; edo hiru egunerako 85 euroren truke. Jabeak aitortu duenez, alokairuarekin proba egiten duten gehienek animalia erosi egiten dute gero: "Bihotza biguntzen zaie". Bihotza, eurei falta zaiena.