Maskota jasangarri baten arduradun bihurtzeko zenbait aholku

Maskota jasangarri baten arduradun bihurtzeko zenbait aholku Ziur zuetako asko ari dela ahaleginetan modu jasangarriago batean bizitzeko. Bide horretan ez ditugu gure etxeko animaliak ahaztu behar, beraiek ere arrastoa uzten baitute planetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskota-jasangarri-baten-arduradun-bihurtzeko-zenbait-aholku/@@download/image/perro-gato-en-casa-1-t.jpg
2021/05/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ziur zuetako asko ari dela ahaleginetan modu jasangarriago batean bizitzeko. Bide horretan ez ditugu gure etxeko animaliak ahaztu behar, beraiek ere arrastoa uzten baitute planetan.
Maskota jasangarri baten arduradun bihurtzeko zenbait aholku

Hori dela eta hemen doaz maskota jasangarri baten arduradun bihurtzeko zenbait aholku:

Bilatu jostailu jasangarriak edo bigarren eskuko dendetan erosi
Ahaztu txakur eta katuentzako gailu elektronikoak, klasikoen alde egin! Betiko jostailuak: pilotak, sokak, peluxeak... dibertigarriak dira gure lau hankako lagunentzat eta gainera zure kontsumo energia murrizten dute. Saiatu kalamua edo banbua bezalako material naturalekin edo birziklatutako plastikoarekin egindako jostailuak topatzen. Edo are hobeto jostailu berriak erosi beharrean bigarren eskuko denda edo webguneetara jotzen baduzu. 


Jostailu propioak eraiki
Katu eta txakurrak gauzarik sinpleenekin dibertitu daitezke. Erabiltzen ez duzun kamiseta edo jertse zaharren bat duzu? Bada bikain! Esku ahurreko tela zatia moztu oinarri bezala, ondoren tira luzeago bat beste ohial zati guztitik hartuta. Azkenik, tira hori txirikordatu behar da esku ahurreko oihal zatiaren inguruan trapuzko eraztun dibertigarri bat sortzeko zure txakurrarentzat. Katuentzat aldiz, oraindik eta errazagoa da! Begiratu trastelekuan ea peluxeren bat baduzun edo bigarren eskuko denda batean eskuratu. Plastikozko begiak eta eduki ditzakeen beste material arriskutsuak kendu eta kito! Zure katuak dibertimendu berria izango du berehala! 


Planetarekin adeitsua den ontzietan datozen janari eta sariak aukeratu
Badira zenbait marka euren janaria zaintzeaz gain ontziak ere zaintzen dituena. Edgar Cooper maskotentzako elikadura markak adibidez, bere ontziak landareen bidez egiten ditu eta biodegradagarriak dira.


Berdea erosi
Ontziaz gain noski, produktuak ere ekologikoak izan daitezela ahal bada. Zure txakurra garbitzerako garaian aukeratu biodegradagarria den xaboia. Gainera, produktu mota hauek hobeak dira bere azalarentzat eta gainera ingurumenean ez dute eragin kaltegarririk. Katuei dagokionez, hauentzako ondarrak produktu kimikoak ditu eta kaltegarriak dira ingurumenarentzat, baita oso toxikoak ere zure lau hankako lagunarentzat. Zorionez, alternatiba jasangarri ugari daude merkatuan: hartxintxar organikoa, banbua, pinua edo arto haziarenak. Txakurren deskonp
osizio momenturako berriz, poltsatxo konpostagarriak badaude merkatuan, eta ez ahaztu ontzi egokira botatzea. 

Aprobetxatu janaria
Zure txakurrak janari hondakinak murrizten lagundu ahal dizu eta hauek onak izan daitezke berarentzat gainera! Zenbait elikagai azenarioa bezala, mokadu osasuntsua izan daiteke berarentzat eta honela etxean janari sobra gutxiagoa izango dituzu. Beste aukera sobra horiekin zure maskotarentzat etxean egindako sariak sortzea da.