Maskota beganoak?

Maskota beganoak? Sareetan eztabaida piztu du Sonia Sae youtuberrak; maskota moduan azeri bat du, eta ez dio haragirik ematen. Batzuek, krudeltasuna dela diote. Zuk zer uste duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskota-beganoak/@@download/image/620x346-The-Pros-and-Cons-of-Feeding-Your-Pet-a-Vegetarian-Diet.jpg
2018/03/16
berria
Sareetan eztabaida piztu du Sonia Sae youtuberrak; maskota moduan azeri bat du, eta ez dio haragirik ematen. Batzuek, krudeltasuna dela diote. Zuk zer uste duzu?

Beganoa izatea ez da dieta bat jarraitzea, bizitzeko estilo bat aukeratzea baizik. Horregatik, beganismoa besarkatzen dutenek, guztian aplikatzen dute bizitzeko estilo hori, baita beren maskoten elikaduran ere. Geroz eta gehiago dira katu eta txakurrak begano bihurtzen dituzten jabeak; krudela ote da, edo posible da?

 

Geroz eta gehiago dira etxeko animaliak begano bihurtzearen aldekoak; merkatuan dagoeneko existitzen dira pentsu beganoak; pentsu horiek ez dira animaliekin egin, baina animalia haragijaleek behar dituzten elementu guztiak dituzte, hala nola taurina edota amino azidoak. Osagai egokiak eskainiz gero, beraz, animali horiek erabat osasuntsu bizi omen daitezke.

 

 

Baina, etikoa ote da haragijaleak diren animaliei haragia kentzea? Beganoen esanetan, okerragoa da haragia duten pentsuak ematea, horietako askok grasa txarrak dituztelako, eta maskotak gizendu eta gaixotzen dituztelako.

 

 

Polemika Sonia Sae youtuberrak piztu du. Youtuber honek fenec edo basamortuko azeri bat du, eta begano bihurtu du. Sarean zabaldu diren argazki batzuetan, azeria hezurretan ageri da, eta nabarmena da gaixo dagoela. Argazki horiek ikusita, sareko erabiltzaileek gogor kritikatu dute Sae; honek bere burua defendatu du, argazki horiek duela urte batzuk ateratakoak direla argudiatuz. Youtuberraren esanetan, argazki horiek atera zizkionean azeria gaixo zegoen alergia baten erruz; une horretan, haragia jaten zuela ere gaineratu du. Dirudienez, egun azeria osasuntsu dago, argal, baina baremoen barruan.

 

 

Eta zuek, zer diozue? Zilegizkoa iruditzen zaizue maskotak begano bihurtzea?