Maskaretan gastatuko duguna

Maskaretan gastatuko duguna Bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da maskaren erabilera leku publikoetan, sei urtetatik aurrerako biztanle guztientzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskaretan-gastatuko-duguna/@@download/image/mascarilla2-z.jpg
2020/05/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bihartik aurrera derrigorrezkoa izango da maskaren erabilera leku publikoetan, sei urtetatik aurrerako biztanle guztientzat.
Maskaretan gastatuko duguna

Iritsi da unea, eta bihartik aurrera, kalean ere maskar jantzi beharko dugu 2 metroko distantzia gordetzea ezinezkoa den eremuetan, tabernetan salbu. Gauzak horrela, maskarak erosi beharko ditugu, eta hauek erabiltzen ikasi. Honezkero denok dakigu maskara ezberdinak daudela, baina gaixorik ez bagaude eta gaixoekin kontaktuan egongo ez bagara, hau da, kalean ibiltzeko nahikoak dira maskara higienikoak eta kirurgikoak. Hauek dira merkeenak eta ingurukoak kutsatzea ekiditeko funtzioa betetzen dute.

Maskaren prezioek gora behera nabarmenak jasan dituzte Espainiako Gobernuak prezio maximoa agindu zuen arte; horrela, maskara kirurgiko ez berrerabilgarri batek gehienez 0,96 euro balio ditzake. Demagun lau kideko familia bat egunero ateratzen dela maskara hauekin; hilabetean 115 euro gastatuko du maskaretan, beti ere, erabilera bakarra ematen badie. 

Gobernuak prezio maximoa agindu duen arren, maskarek sekulako prezio igoera jasan dute iazko datuekin alderatzen baditugu; hain zuzen, 3M maskara egile handienetakoak 0,08 eta 0,14 euro bitartean saltzen zituen maskara kirurgiko berberak. Filtrazio handiko maskarak aldiz, 0,25 eta 0,57 euro bitarte balio zuten.