Maskaren etorkizuna; gardenak eta berrerabilgarriak

Maskaren etorkizuna; gardenak eta berrerabilgarriak Osasunaren Nazioarteko Erakundeak maskaren erabilera derrigorrezkoa luzatu du koronabirusaren aurkako txertoa topatu arte; hobe erabilera bakarrekoak ez badira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskaren-etorkizuna-gardenak-eta-berrerabilgarriak/@@download/image/2020-06-11_124939tb_memb.jpg
2020/06/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Osasunaren Nazioarteko Erakundeak maskaren erabilera derrigorrezkoa luzatu du koronabirusaren aurkako txertoa topatu arte; hobe erabilera bakarrekoak ez badira.
Maskaren etorkizuna; gardenak eta berrerabilgarriak

Maskara erabiltzen jarraitu beharko dugu, behintzat, koronabirusaren aurkako txertoa martxan jarri bitartean. Dena den, denok ikusi dugu maskara erabiltzea ez dela erosoa, arnasa hartzeko zailtasunengatik eta ahoa estalirik eramateak dituen ondorioengatik. Bestalde, erabilera bakarreko maskarak sekulako ingurugiro arazoa eragin dezake; hauek dira maskara egileen erronkak.

GARDENAK: Suitzako startup batek (HMCARE) material gardenarekin egindako maskara kirurgikoak sortu berri ditu; horiei esker, babestu eta aldi berean ahoa erakutsi daiteke.

Suitzan egindako maskara garden hauek polimero gardenarekin egin dituzte; hala, airea atera eta sartu daiteke, baina ez partikula biriko eta bakterianoak. 

BIODEGRADAGARRIAK: Gainera, maskara garden hauek materia organikoz eginda daude ia %100, eta beraz, birziklatzeko askoz ere errazagoak dira. Hain zuzen, hau da maskaren erronka nagusia; horrenbeste denboraz erabili behar baditugu, garrantzitsua da maskara biodegradagarriak edo berrerabilgarriak sustatzea, ingurugiroan triskantza eragin nahi ez badugu.