Maskarek eta eskularruek ingurugiroan eragingo duten kaltea

Maskarek eta eskularruek ingurugiroan eragingo duten kaltea Etorkizun hurbilean erabilera bakarreko elementu hauek erabili beharko ditugu, baina zer gertatzen da haiekin zakarretara botatakoan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskarek-eta-eskularruek-ingurugiroan-eragingo-duten-kaltea/@@download/image/mascarillas-1024x516.jpg
2020/04/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etorkizun hurbilean erabilera bakarreko elementu hauek erabili beharko ditugu, baina zer gertatzen da haiekin zakarretara botatakoan?
Maskarek eta eskularruek ingurugiroan eragingo duten kaltea

Koronabirusak ondorio positibo bat ekarri badu kutsaduraren beherapen nabarmena izan da; gauzak horrela, paisaia bitxi zein ederrak deskubritu ditugu, orain arte ke artean ezkutaturik zeudenak. Baina osasun krisi honek ez du ingurugiroa salbatuko, alderantziz; inoiz baino kaltegarriagoa suertatu daiteke gure planetarentzat.

Berandu baino lehen gure errutinak berreskuratuko ditugu, baina osasun neurri zorrotzak jarraitu beharko ditugu ere; badirudi maskara eta eskularruak eramatera ohitu beharko garela. Zoritxarrez, telazkoak eta berrerabilgarriak diren maskarak ez dute COVID-19aren aurkako babes fidagarririk eskaintzen; behin eta berriro errepikatu digutenez, erabilera bakarreko maskarak eta plastikozko eskularruak erabili behar ditugu. Baina, zer gertatuko da zakarretan amaituko duten milaka eta milaka masaka zein eskularru horiekin?

PLASTIKOZKO POLTSAK BAINO KUTSAKORRAGOAK

Berriki, OceansAsia elkartea Hong Kong-eko Soko irlan ehunka maskara topatu zituen, hondartzan eta itsasertzean. Ohartarazi dutenez, azken asteetan nabarmen igo da erabilitako maskaren presentzia itsas ertzetan, eta plastikozko poltsak baino arrisku gehiago dutela gogoratu dute: "Maskara bat erraz jan dezakete animaliek, eta hau plastikoa irenstea baino kutsakorragoa da, polipropilenoz eginda daudelako; material hori ez da erraz apurtzen, eta beraz, denbora asko irauten du itsasoan. Gainera, maskara hauek kutsatuta egon daitezke, eta gaixotasunak zabaltzen lagundu dezakete".

Maskarek eta eskularruek ingurugiroan izan dezaketen inpaktua lazgarria izan daiteke beraz; zer egin dezakegu horren aurrean? Oraingoz puntu garbirik indarrean ez dagoenez egin dezakegun gauza bakarra da birziklatzeko ontzian botatzea, beti ere, gaixo ez bagaude; gaixoen kasuan bestelako prozedurak jarraitu behar dira.