Maskararekin kirola egiteak ez du esfortzuan eta oxigenazioan eraginik

Maskararekin kirola egiteak ez du esfortzuan eta oxigenazioan eraginik Intentsitate handiko ekintzetan ere, maskarak ez du errendimenduan eraginik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskararekin-kirola-egiteak-ez-du-esfortzuan-eta-oxigenazioan-eraginik/@@download/image/5672947.jpeg
2020/11/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Intentsitate handiko ekintzetan ere, maskarak ez du errendimenduan eraginik.
Maskararekin kirola egiteak ez du esfortzuan eta oxigenazioan eraginik

Maskara eta kirol ekintzak bateragarriak izatea arraroa dirudi, eta kirolari asko kexu dira maskarekin entrenatu beharragatik; baina kaletik ibiltzeko maskara beharrezkoa bada, oraindik ere garrantzitsuagoa da maskara erabiltzea jende artean kirola egiterakoan, arnasketa askoz ere indartsuagoa delako. Gauzak horrela, badira maskara erabiltzeagatik kezkatu diren kirolariak; osasuntsua ote? Ez ote du errendimenduan edo oxigenazioan eragin negatiborik izango? Ikerketek ezetz diote.

International Journal of Environmental Research and Public Health aldizkarian argitaratutako ikerketa berriak dioenez, kirola egiten ari direnak pertsona osasuntsuak direnean maskarak ez du eragin negatiborik. Errendimendua berdina da, eta baita oxigenazio maila, bai muskuluetan zein odolean. Intentsitate handiko kirol ekintzetan ere, emaitzak berdinak dira; kirolari osasuntsuengan maskarak ez du eragin negatiborik, eta ez dago hipoxiarako arriskurik.

Ikerketa maskara ezberdinekin egin dute, eta denekin emaitza berdina izan da. Ikerlarien esanetan, kirola egiteko maskara egokiena kanpoaldean ura uxatzen duen materiala dutenak dira, erdiko kapa aldagarria dutena (filtroduna) eta barruko kapa (aurpegiarekin kontaktuan dagoena) bakterien aurkakoa izatea.