"Maskarak" erakusketa ikusgai da Bilboko SC Gallery-n

Sixe eta Nano4818 artistek mundu grafikoa ikusteko duten modu bereizgarria agerian jarri dute 'Maskarak' izeneko erakusketan, eta beren lanak Bilboko SC Gallery-n izango dira ikusgai abenduaren 5a bitarte. Ilustrazioak, serigrafiak... kolore ezberdinetako maskarak denak, aretora egokiturik.
Equipo Plastico izeneko kolektiboko kideak dira Sixe eta Nano4818; haiekin batera aritzen dira El Tono eta Nuria Mora artistak ere. Beren bakarkako interesak albo batera utzita, proiektu bakar bat garatu ohi dute diziplina anitz batuta. Horretarako, denbora jakin batean hiri konkretu batean bizitako esperientziak baliatzen dituzte, eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte.
Maskarak erakusketa osatzerako orduan, baina, Sixek eta Nano4818k marrazkiak, serigrafiak eta eskulturak egin dituzte. Denek oinarri bera dute: maskarak. Modelo bakoitza kolore ezberdinekin landu dute, gainera, eta horixe da erakusketaren protagonista nagusia.
Maskarak, errito elementuak
Erakutsi eta estali, horixe maskaren egitekoa. Erritoetan erabiltzen diren elementuak dira, eta Sixe eta Nano4818ri bien arteko transmutazio prozesua gauzatzeko balio izan diete. Nork bere izaera finkoaren gainetik, bien arteko talkaren erakusle dira.
Maskarak abenduaren 5era bitarte izango da ikusgai Bilboko SC Galerry-n. Obrak ikusteko aukera eskaintzeaz gain, lanak erosteko aukera ere izango dute bertaratuek.

Erakusketa