Maskaradun modeloak

Maskaradun modeloak Arropa dendak maskarak jarri dizkiete iragarkietako modeloei, egoera berriaren aurrean kontzientzia sortzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskaradun-modeloak/@@download/image/C1.jpg
2020/05/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Arropa dendak maskarak jarri dizkiete iragarkietako modeloei, egoera berriaren aurrean kontzientzia sortzeko.
Maskaradun modeloak

Oraindik arrotzegia zaigu maskaren kontua; ezerosoak izateaz gain, sozialki erronka bat izan daiteke haiekin ibiltzea, aurpegia ia osorik estaltzen digutelako. Baina zoritxarrez, badirudi txertoa izan bitartean maskarak erabiltzea izango dela koronabirusa ekiditeko metodoa.

Egoera berrira egokitzen lagundu eta kontzientzia sortzeko, hainbat arropa denda hasi dira maskarak beren iragarkietan txertatzen, eta noski, salgai jartzen. Maskara horiek berez ez dute babesten, eta telazko gainontzeko maskaren antzera filtro bat behar dute eraginkorrak izateko. Dena den, denda gehienetan maskarekin lortutako dirua pandemiaren aurka borrokatzen duten erakundeei eskainiko diete.

BEHERAPENIK EZ

Horrekin batera, geroz eta gehiago dira maskara eramaten hasi diren famatuak, eta askok moda elementu bat gehiago bezala hartu dute. Hain zuzen, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak gogor astindu du modaren mundua; besteak beste, aurten beherapenak debekatu dituzte denda fisikoetan (soilik online egin ahalko dira), eta horrek milaka lanpostu suntsituko ditu. Eta ez hori bakarrik; denda txikiak izango dira erabaki horrekin kaltetuenak, askok ez dutelako online salmentak egiteko baliabiderik.


Billie Eilish abeslariak pandemia hasi aurretik hasi zuen maskaren moda.