Maskara etxeko sarreran zintzilikatzea, ideia ona ote?

Maskara etxeko sarreran zintzilikatzea, ideia ona ote? Zer da etxera iristerakoan maskarekin egiten duzuena? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/maskara-etxeko-sarreran-zintzilikatzea-ideia-ona-ote/@@download/image/mascaras-protectoras-exhibicion-colgadas-perchero-casa_145283-48.jpg
2020/10/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zer da etxera iristerakoan maskarekin egiten duzuena?
Maskara etxeko sarreran zintzilikatzea, ideia ona ote?

Pixkanaka, maskarak gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira. Kirurgikoak, FP2ak edota telazkoak badira, denak etxeratzen dira gurekin. Atetik sartu, zapatak kendu eta aldi berean, ahotik maskara kentzeko une preziatua iristen zaigu; baina, zer da maskararekin egiten duguna?

Kirurgikoa bada eta lau orduz baino gehiago jantzita eraman badugu, egokiena botatzea litzateke; FP2ekin, 48 ordutara egin beharko genuke hori, eta telazkoekin, erabilera instrukzioen arabera garbitu ala filtroa aldatu. Baina zer egin oraindik erabilgarriak badira; gehien-gehienok, etxeko sarreran uzten ditugu, zintzilik ala mahaiaren gainean, kalera irtengo garen unera arte zain.

Praktika zuzena ote da hori? Maskara non uzten dugunaren arabera; adibidez, giltzekin batera eskegita ala berokiaren poltsikoan sartuta uzten badugu, alperrik ari gara kontuz ibiltzen kalean; maskarak ez luke beste elementuekin kontaktua izan behar (gogoratu kanpoko aldean koronabirus partikulak eskegita egon daitezkeela; horregatik ere, ez genuke sekula kanpoko aldea ukitu behar, eta ala egiten badugu, eskuak garbitu beharko genituzke segidan). 

Maskarak etxeko sarreran zintzilikatuko baditugu, onena espazio propioa eskaintzea da, eta noski, maskaren artean distantzia mantenduta, etxeko bakoitzak berea ondo identifikatuta eta bereizita izan dezan. Gainera, jartzerakoan eta kentzerakoan soilik alboko sokak ukitzea litzateke zuzenena. Eta zuek, nola gordetzen dituzue maskarak?