Masifikazioaren aurka, instagramerrak ekidin

Masifikazioaren aurka, instagramerrak ekidin Turismoari hankak gelditzeko saiakerek ez dute emaitza handirik eman orain arte... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/masifikazioaren-aurka-instagramerrak-ekidin/@@download/image/instagramer-2-780x515.jpg
2019/07/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Turismoari hankak gelditzeko saiakerek ez dute emaitza handirik eman orain arte...
Masifikazioaren aurka, instagramerrak ekidin

Zergatik masifikatzen dira hainbat helmuga? Badira urtetan ezagunak egin diren lekuak, hala nola, Parisko Eiffel dorrea edota Venezia... baina turismo masifikatua geroz eta eremu gehiagotara iritsi da. Horren errudun nagusia sare sozialak dira, zehazki, Instagram.

Hala, egungo influencerrek beren argazkientzat aukeratutako inguruak egun batetik bestera masifikatzen hasi dira. Adibide bat jartzearren; Kendal Jennerrek bere Instagram kontuan Arizonako Page parkeko argazkiak partekatu zituen, eta jarraian, milaka bisitari jaso zituen guneak. Berdina gertatzen da Ketevan Giorgadze @katie.one influencerrak argazki bat igotzen duen bakoitzean; denbora gutxian, bisitatutako lekua milaka pseudo-influencerrez betetzen da argazki beraren bila. 

Egun batetik bestera ematen diren inbasio horiek ekiditea ez da erraza; esate baterako, Alacanteko Harresi Gorria bezala ezagutzen den etxebizitza eraikinak bisitariei ateak ixtea erabaki du. Noski, kapitalismoak topatu du debekuari tranpa jartzeko modua; hala, eraikin berezi horretan argazkiak atera nahi dituenak aukera du Airbnb-ri esker. Hori bai, bertan gaua 323 eurotan ordainduta. 

Aurretik aipatutako Arizonako Page parkeak ere neurriak hartu ditu egun batetik bestera jasaten hasi den turismo masiboari mugak jartzeko. Hala, bisita turistikoak antolatzen hasi dira, bisitari kopurua kontrolatu eta ingurua ez hondatzeko neurriak hartuz. Bisitari kopurua mugatzen hasi dira ere Venezian edota Lugoko Katedralen hondartzan, eta gurean ere antzekoa gertatu da Gaztelugatxerekin. Konponbidea? Beharbada instagramer turismoa ekiditea izan daiteke!