Masaien bizitokia, ehiza eremu

Masaien bizitokia, ehiza eremu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/masaien-bizitokia-ehiza-eremu/@@download/image/20121038762Serengeti.jpg
2012/12/13
berria
Serengeti Tanzaniako parke naturalik handienetakoa da. 13.000 kilometro karratuko azalera du, eta lehoiak, gepardoak, elefanteak, errinozeronteak eta bufaloak bizi dira bertan, ehiztarien artean "bost handiak" ezizenaz ezagunak; haiekin batera, baita Masai tribuko 48.000 lagun baino gehiago ere. Kikwete Tanzaniako presidentearen eta ehiza larriko enpresa baten arteko akordioak, ostera, bertatik bota nahi ditu, lautada zabala Ekialde Hurbileko eta gure inguruko aberatsen ehizarako eremu pribatu bilakatzeko asmoa baitute. Ez litzateke lehenengo aldia izango, poliziak gogor eraso baitzien 2009an helburu bera lortzeko.