Mas motivos que en el 77

Mas motivos que en el 77 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mas-motivos-que-en-el-77/@@download/image/mas_motivos_que_1367579505.jpg
2013/05/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Suzio 13
140.zenbakia
Arrazoirik falta ez duen izenburua jarri diote madrildarrek bigarren lanari. Iturri anitzetatik edaten dute, nahiz eta punk 77aren ildoko ñabardurak gailentzen diren. Melodiaz beteriko gitarra eta ahotsak aurkituko ditugu, benetan landuak eta kalitate apartekoak. Hainbat taldetan ibilitako jendea da, esperientziaduna, eta konposizio eta letren aldetik heldutasuna nabaria da. Hitzetan festa dezente dago baina, honen gainetik, izenburuak aurreratzen duen amorrua eta kritika dira nagusi. Batzuentzat punka aspaldi hil zen, baina madrildar hauek erakusten ari dira oraindik indartsu dagoela musika zein eduki aldetik ere; indartsu bezain beharrezko! Guztiz gomendagarria!