Marvelen heroi berria: emakumea, adin txikikoa eta beltza

Marvelen heroi berria: emakumea, adin txikikoa eta beltza https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/07
berria
Marvelen heroi berria: emakumea, adin txikikoa eta beltza

Komiki etxeak Iron Woman berria aurkeztu du;Tony Stark ordezkatuko du Riri Williams pertsonaiak. Williams 15 urteko neskabat da, Massachussets hiriko Institutu Teknologikoko ikaslea. ‘Invincible IronMan’ komikia udazkenean kaleratuko dute.

Marvel etxeak sexu aniztasuna zabaltzenjarraitzen du. Duela hilabete batzuk emakumezko Thor pertsonaia aurkeztu zuen,eta X-Men komikietako pertsonaia bat homosexuala izango zela iragarri zuen.Aldaketa horiekin batera dator Iron Woman, Marvelen emakumezko heroi berria.

Tony Stark alde batera utziz, Riri Williams 15urteko neska beltza izango da ‘Invinvible Iron Man’ komiki berriarenprotagonista. Massachussetseko Institutu Teknologikoko ikaslea da Williams, etaStarken  makina kopiatuko du. BrianMichael Bendis marrazkilariaren esanetan, Williamsek Starken adimena gainditudezake, gauzak beste modu batean ikusiko dituelako.