Marvel-ek argi eta garbi gay-a den “Amerika Kapitaina” iragarri du

Marvel-ek argi eta garbi gay-a den “Amerika Kapitaina” iragarri du LGBTIQ+ komunitatearen ikusgarritasuna komikien munduan haziz doa. Oraingoan Marvel-ek “Captain America”-ren edizio berria iragarri dugu eta lehengo aldiz homosexuala izango da. Aaron Fisher deituko den nerabea izango da heroi berria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marvel-ek-argi-eta-garbi-gay-a-den-201camerika-kapitaina201d-iragarri-du/@@download/image/Captura de pantalla 2021-03-22 a las 8.01.46.png
2021/03/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

LGBTIQ+ komunitatearen ikusgarritasuna komikien munduan haziz doa. Oraingoan Marvel-ek “Captain America”-ren edizio berria iragarri dugu eta lehengo aldiz homosexuala izango da. Aaron Fisher deituko den nerabea izango da heroi berria.
Marvel-ek argi eta garbi gay-a den “Amerika Kapitaina” iragarri du
Komiki hau ekainaren 2tik aurrera egongo da salgai. 1941ean sortu zuen Christopher Cantwell-ek Amerika Kapitaina; 80 urte beranduago nerabe homosexual bat bezala irudikatuko da. Ekimen honekin Marvel-ek berdintasunaren alde borrokan dabiltzainak omendu nahi izan ditu eta aniztasun sexuala aldarrikatu. 
 
Honela, Marvel Comics-ek pertsonaia hau “nerabe adoretsu” bezala definitu du, beldurrik ez duena bere inguruko pertsona ahulagoei laguntzeko. 
 
Fisher-ek Amerika Kapitainaren maskara eramango du, besoan Estatu Batuetako bandera izango du tatuatua, piercing-a sudurrean eta kaskamotz eramango du ilea. Nahiz eta Marvel-en webgune ofizialak ez duen pertsonaiaren diseinua baieztatu, sare sozialetan jakin da jada zein itxura izango duen “Captain America” berriak.
 
Kapitain Amerikaren bertsio berria komikian argitaratzeaz gain, animaziozko pelikula bat ere argitaratuko da. Marrazkiak Jan Bazaldua-k eginak izan dira, mexijoko trans artistak. Ilustratzaileak pertsonaia hau sortzean izan zuen esperientzia kontako animaziozko pelikulan.
 
Baina, pertsonaia ezagun honek 80 urte bete dituenez, ez da bertsio berri honekin bakarrik ospatuko. Disney-k, zeinak berriki Marvel erosi duen, unibertso honen inguruko telesail bat prestatuko duela ere iragarri du.