Marvel Comics-ek Kapitain Amerika berria aurkeztu du eta natibo amerikarra da

Marvel Comics-ek Kapitain Amerika berria aurkeztu du eta natibo amerikarra da “The United States of Captain America” komiki serie laburrak askatasunaren jagole berri bat aurkeztu du: Jose Gomez deitutako Kikapú tribuko Amerika Kapitaina. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marvel-comics-ek-kapitain-amerika-berria-aurkeztu-du-eta-natibo-amerikarra-da/@@download/image/Captura de pantalla 2021-05-12 a las 7.57.26.png
2021/05/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“The United States of Captain America” komiki serie laburrak askatasunaren jagole berri bat aurkeztu du: Jose Gomez deitutako Kikapú tribuko Amerika Kapitaina.
Marvel Comics-ek Kapitain Amerika berria aurkeztu du eta natibo amerikarra da
The United States of Captain America serie laburrak komiki bakoitzean Captain America berri bat aurkezten du pertsonaia honen 80. urteurrena ospatzeko. Hirugarren zenbaki honetan Kikapú tribuko Jose Gomez natibo amerikarrak debutatzen du. 
 
Steve Rogers-ekin osatuko taldea Amerika Kapitainaren ezkutu ikonikoa bilatzeko. Izan ere, lapurtua izan da eta berau aurkitzeko Estatu Batuak herrialde osoa zeharkatuko dute eta ezkutua erabili duten heroi guztiekin aurkituko dira. 
 
Jose Gomez-en pertsonaia Darcie Little Bagder idazle eta zientzialariak eta David Cultler-ek sortu dute. Idazlea bera Lipán apatxea da eta Cutler Qalipú nazioaren ondorengoa. Lehen Captain America natiboa eraikuntza langilea da eta suntsiketaz gainezka dagoen munduan bizi da. 
 
Bilau batek kale oso bat suntsitzen duen bakoitzean Joe bertan dago guztia lehen zegoen bezala uzteko ahaleginetan. Gomez bueltan ezer espero gabe bere komunitateari laguntzea gustatzen zaion gizonezkoa da. “Joe pertsonaiaz gustatzen zaidana bere eguneroko lana da. Heroi batek irudikatzen duen guztia dauka” azaldu zuzen Little Badger-ek.