Marujas asesinas **

Marujas asesinas ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marujas-asesinas/@@download/image/9p40-6.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Javier Rebollo. Aktoreak: Neus Asensi, Antonio Resines, Karra Elejalde. Generoa: komedia beltza. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2001. Iraupena: 105 minutu.
Marujas asesinas   **
Golfo de Vizcaya filmaren egilea zuzendaritzara itzuli zen duela urte batzuk Calor y celos komedia erdipurdikoarekin. Film honetan bide bertsuari eusten dion arren, beltzez tindatu du umorea. Azucena arrain-saltzailea senarra jasateaz neka-neka eginda dago. Hortaz, hura hil eta maitalearekin ihes egitea pentsatu du. Baina, pixkanaka-pixkanaka, gustuko ez duen jendea akabatzea zaletasun bihurtuko da Azucenarentzat. Roco Siffredi porno izarrak rol txiki bat du filmean. Komedia kaskarra da.