Martxoaren 8an, morez jantziko da Euskal Herria

Martxoaren 8an, morez jantziko da Euskal Herria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-8an-morez-jantziko-da-euskal-herria/@@download/image/201238175emakumearen_eguna_frantsesez.jpg
2012/12/13
berria
Gaurkoa Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da, eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko manifestaldiak egingo dituzte Euskal Herriko udalerrietan. Plataforma feministek antolatuta, egunean zehar ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte, eta morea izango da nagusi kaleetan.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidean urrats handiak egin diren arren, oraindik asko dago egiteko, asko lortzeko. Krisi ekonomiko larri bizi dugun garai honetan, ondoriorik kaltegarrienak emakumezkoek jasaten dituztela salatu du, bestak beste, Donostiako Koordinakunde Feministak, eta "krisi matxista"-ren aurrean borroka feministak aurrera jarraitu behar duela nabarmendu du.

Gaur, martxoak 8, osteguna, hainbat ekitaldi, manifestazio eta omenaldi antolatu dituzte Euskal Herriko udalerrietan, eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei.

Hainbat ekitaldi


Baiona
Udaletxe aurretik, arratsaldeko 18:30etan hasita egingo dute manifestaldia

Bilbo

Arriaga Plazan 19:30etan hasita, talde feministek deitutako manifestaldia egingo dute

Donibane Garazi
Emakumezkoen Nazioarteko Egunaren harira L'Art au Féminin VI – Emazteartea Garazin erakusketa zabalduko dute 18:30etan

Donostia
Boulevardean hasiko da manifestaldia iluntzeko 20:00etan. Donostiako Feministen Koordinakundeak deitu du.

Gasteiz
Anton Deunaren enparantzatik hasita, manifestazioa 20:00etan hasiko da. Gasteizko Plataforma Feministak deitu du.

Gainera, Vitoria-Gasteizko Mugimendu Feministari eta Emakumeen Elkarte-mugimenduari omenaldia egin nahi deite emakumeen eskubideak aldarrikatzeagatik, haien aurkako diskriminazioak salatzeagatik eta jabekuntza sustatzeagatik.

Iruñea
Gaztelu Plazatik hastia, 20:00etan manifestaldia egingo dute