MARTXOAREN 8an GAZTEZULOko EMAKUMEOK PLANTO!

MARTXOAREN 8an GAZTEZULOko EMAKUMEOK PLANTO! GAZTEZULO egiten dugun emakumeok bat egiten dugu Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8rako deitu duten grebarekin. Bost langile gara taldean, lau emakumezko eta gizonezko bakarra. Bihar, martxoak 8, lau emakumezko langileok bat egingo dugu grebarekin eta deitu diren mobilizazio eta manifestazioetara batuko gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-8an-gaztezuloko-emakumeok-planto/@@download/image/GREBA.jpg
2019/03/07

Testua: GAZTEZULOko emakumeak

GAZTEZULO egiten dugun emakumeok bat egiten dugu Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8rako deitu duten grebarekin. Bost langile gara taldean, lau emakumezko eta gizonezko bakarra. Bihar, martxoak 8, lau emakumezko langileok bat egingo dugu grebarekin eta deitu diren mobilizazio eta manifestazioetara batuko gara.
MARTXOAREN 8an GAZTEZULOko EMAKUMEOK PLANTO!

Greba honetara batzeko arrazoiak ugariak eta begi bistakoak dira, baina inoiz ez dagoenez soberan horiek azpimarratzea hementxe doaz gureak:

  • Oraindik ere emakumearekiko dagoen prekarietatea nabarmena delako eta lan baldintza duinagoak aldarrikatu nahi ditugulako.

  • Emakume gisa egunero sufritzen ditugulako modu batean edo bestean indarkeria mota ezberdinak eta horiek gizartetik desagertu arte gure lanaren zati dela uste dugu horietaz informatzea eta noski, horrelako mobilizazioetan aktiboki parte hartzea.

  • GAZTEZULOren baloreak berdintasunean eta aniztasunean oinarritzen direnez ezin gara isilik gelditu biolentzia matxistaren konplize bihurtuko baikinateke.

  • Grebatik harago, gure ardura berretsi nahi dugu emakumea objektu soilen pare jartzen dituen oro salatuz dugun komunikazio tresna honekin eta bestelako ahots eta ereduei ikusgarritasuna emanez.

  • Euskal Herriko hedabide bezala gure erantzukizuna da greba honekin bat egitea, baina baita egunean zehar M8 mobilizazioen inguruan informatzea. Horregatik, gure gizonezko langileak, ahal duen neurrian eguneko informazio esanguratsuenak komunikatzen saiatuko da, emakumezko langileok gure greba eskubidearen erabilera egiten dugun bitartean.

Ohartu gara, lantaldearen gehiengoa emakumea denez ezingo ditugula zuei egunero eskaintzen dizkizuegun zerbitzu berdinak eskaini, langile bakarra geldituko baita erredakzioan. Iruditzen zaigu ordea, hain zuzen hutsune hori nabaritzea ere badela emakumezkook gizartean betetzen dugun leku garrantzitsuaren isla eta protesta modu bat ere. Horregatik, martxoaren 8an, GAZTEZULOko emakumeok ere planto!