Martxoaren 6an irekiko dute Bertso Udalekuetan izena emateko epea

Martxoaren 6an irekiko dute Bertso Udalekuetan izena emateko epea Bertso-eskolako kideentzat edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat zabalduko da lehenik, eta martxoaren 24tik aurrera gainerakoentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-6an-irekiko-dute-bertso-udalekuetan-izena-emateko-epea/@@download/image/image_preview.jpeg
2023/03/01
Bertso-eskolako kideentzat edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat zabalduko da lehenik, eta martxoaren 24tik aurrera gainerakoentzat.
Martxoaren 6an irekiko dute Bertso Udalekuetan izena emateko epea

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak antolatu ditu 9 eta 18 urte arteko gazteentzat, Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen. Lau txanda izango dira guztira, bakoitza adin jakin bati zuzendua. 

Amaiurko aterpetxean 16-18 urte arteko gazteak izango dira, 2005-2007 artean jaiotakoak, uztailaren 8tik 17ra. Irañetako aterpetxean elkartuko dira 12 urtekoak, 2011 urtean jaiotakoak, uztailaren 18tik 24ra. 9tik 11 urtera artekoak, 2012-2014 urteetan jaiotakoak, Zuhatzara joango dira, uztailaren 24tik 28ra. Azkenik, Larraulgo aterpetxean hartuko dute ostatu 13-15 urte artekoek, 2008-2010 urteetan jaiotakoek, uztailaren 25etik 31ra. 

Izen-ematea martxoaren 6an, goizeko hamarretan, irekiko da Bertsozale Elkartearen webgunean. Bertso eskoletako ikasleek edo gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna martxoaren 20ko 12:00ak arte. Gainerakoek, martxoaren 24tik, goizeko hamarretatik, apirilaren 17ra, eguerdiko hamabiak arte, eman ahalko dute izena. Izen-emate ordena eta lurralde aniztasuna hartuko dituzte kontuan txandak osatzerakoan, eta maiatzaren 8rako erantzungo zaie izena eman duten guztiei udalekuetan parte hartzeko aukerarik ote duten.