Martxoaren 31an euskararen aldeko manifestaldia Baionan

Martxoaren 31an euskararen aldeko manifestaldia Baionan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-31an-euskararen-aldeko-manifestaldia-baionan/@@download/image/20123139823Euskaraz_bizi_nahi_dut.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datorren martxoaren 31rako manifestazio-deialdia egin du Baionan, hizkuntza eskubideen aldeko aldarria Ipar Euskal Herrian ere entzun dadin. 'Euskaraz bizi nahi dut' lelopean, euskararen ofizialtasunaren alde bilduko dira euskaltzaleak Lapurdiko hiriburuan.

Seaskak ere bat egin du deialdiarekin, izan ere, Baxoa — Frantziako Selektibitate azterketa — euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute azken hilabeteetan ikasleek, Frantziako hezkuntza sistemak azterketa frantsesez egitera behartzen baititu. Horregatik, euskaltzaleez gain, haur, gazte eta gurasoei ere dei egin diete manifestazioan parte hartzera.

Euskaraz bizi nahi dut ekimenak jendarte zabala mugiarazi du azken hilabeteetan Euskal Herri osoan. Euskaraz bizi nahi duen jende guztiaren bilgune izateko helburua du dinamika sozial honek, eta dagoeneko dozenaka ekitaldi antolatu dituzte.