Martxoaren 29an izango da Durangoko 'Tontolapiko Eguna'

Martxoaren 29an izango da Durangoko 'Tontolapiko Eguna' Doako zazpi ikuskizun eskaino dituzte eguerditik iluntzerako tartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-29an-izango-da-durangoko-tontolapiko-eguna/@@download/image/Tontolapiko (1).jpg
2024/03/13
Doako zazpi ikuskizun eskaino dituzte eguerditik iluntzerako tartean.
Martxoaren 29an izango da Durangoko 'Tontolapiko Eguna'

Durangoko San Agustin Kulturguneak Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa antolatu du martxoaren 29rako. Ganso & Cía-ren zuzendaritza artistikoa izango du clown erakusketak. 

Doako zazpi ikuskizun izango dira, eguerdiko 12:00etan hasi eta azken emanaldia 20:30ean izango da. Edizio honetan, Tontolapiko Egunak Welcome & Sorry ikuskizun berria aurkeztuko du, ekitaldian zehar aurrestreinatuko dena. 

Honako ikuskizunak izango dira bertan: Koilara Teatroaren Tolondrados komedia zentzugabea; Ganso & Cía taldearen Welcome & Sorry; Barbara Probst Bath-Flop,  luxuzko bainuontzi baten aurkezpena; Carol Garelen Récital… en Greve; Companie L’Abre á vache-n Goodbye  Persil; eta Oscar Terolen Mundo para lelos. 

Antzerki eskaintzaz gain, animazioz eta foodtruck-ez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Jardunaldia Aurora Abasolo parkean eta inguruetan egingo da, eta Landako Gunea izango da alternatiba euria egiten badu.