Martxoaren 27ra bitarte zabalik da Bilboko Artistak Egoitzan programan izena emateko epea

Artistei eta taldeei, proiektuak aurrera eramateko baliabideak emateko helburuarekin jaio zen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez 'Artistak Egoitzan' programa. Berriki zabaldu duten 2013ko deialdia eta martxoaren 27ra bitarte, interesa duen guztiak aukera izango du lanak bidaltzeko.
Aurtengo edizioak, gainera, Euskal Herriko profesionalen, artisten eta taldeen lana eta euskaraz egindako ikerketan eta ekoizpenean jarriko du begirada, eta Euskadiko konpainia eta artistei zuzenduko da, ondorioz, edizio honetako partaidetza.
Egoitza bakoitzak, gehienez ere, 25 eguneko iraupena edukiko du eta egun horietan egingo dute proiektu artistikoaren aukeraketa prozesua, eta aukeratutako kideek aurkeztutako sorkuntza proiektuak ikus-entzuleen eta alorreko profesionalen aurrean aurkeztu ahal izango dituzte Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian, edo BAD-en, adibidez.
Parte hartzeko interesa duen guztiak alboko 'Eskaera orria' deskargatu, bete eta bilbaoeszena@ayto.bilbao.net helbide elektronikora bidali beharko du martxoaren 27a baino lehen.