Martxoaren 26an izango da Bertso Eguna Nafarroa Beherean

Martxoaren 26an izango da Bertso Eguna Nafarroa Beherean Sarrerak salgai jarri dituzte Izpurako bertso saio bereziaz gozatu nahi duenarentzat. Goizean Ohiko Batzar Nagusia ere egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-26an-izango-da-bertso-eguna-nafarroa-beherean/@@download/image/image_large.jpg
2022/02/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sarrerak salgai jarri dituzte Izpurako bertso saio bereziaz gozatu nahi duenarentzat. Goizean Ohiko Batzar Nagusia ere egingo dute.
Martxoaren 26an izango da Bertso Eguna Nafarroa Beherean

Osasun egoerak eta neurriek ohiko garaian egitea eragotzi bazuen ere, Bertso Egunak ez du kale egingo. Martxoaren 26an izango da, Nafarroa Behereko Izpura herriko Faustin Bentaberri Gelan, 17:00etatik aurrera. Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, eta Aimar Karrika izango dute gidari. Gainera, Bertso Egunekoa emanaldi berezia izanik, eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, sarrerak salgai daude jada 9 euroan, eta 12 euroan elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek sei euroan eskuratu ahal izango dute. Saiora sartzeko Europar Batasuneko COVID ziurtagiria aurkeztea nahitaezkoa izango dela gogorarazi dute, Frantziako Estatuko araudiari jarraiki, tarte honetan neurria aldatu ezean. 

Batzar Nagusia aurrez
Urteroko Ohiko Batzar Nagusia ere egingo du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak egun horretan bertan, 11:00etatik 13:00etara, toki berean. Batzar Nagusirako izena eman behar dela gogorarazi dute. Martxoaren 18ko eguerdiko hamabiak arte eman daiteke izena,