Martxoaren 17ra bitarte zabalik da Giza Eskubideen Zinemaldian izena emateko epea

Apirilaren 19tik 26ra bitarte egingo dute Donostian XI. Giza Eskubideen Zinemaldia. Hiru sari banatzen dituzte urtero, horietako bat 18 eta 30 urte bitarteko gazteen epaimahaiak hautatua, eta bertako kide izan nahi baduzu martxoaren 17ra bitarte duzu epea.
Nazioarteko hainbat jaialdirekin batera, Donostian ere giza eskubideen urraketa salatzen duten edo horiek aldarrikatzen dituzten filmak proiektatzen dituzte Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. Gipuzkoako hiriburuko jaialdia, hain zuzen, 2003an sortu zen, eta geroztik sona handia lortu du nazioartean.
Urtero hiru sari banatzen dituzte: Ikusleen Saria Film Luze Onenari, Amnesty Internationalen Saria eta Gazteen Saria Film Labur Onenari. Iaz, esaterako, Rindete Mañana film estatubatuarrak lortu zuen lehena, Suitzatik etorritako Vol Specialek bigarrena, eta gazteek Paul Urkijoren Los monstruos no existen laburrari eman zioten azkena.
Zu ere epaimahai
Aurtengo jaialdia apirilaren 19tik 26ra bitarte egingo dute, eta proiekzio nagusiak Victoria Eugenia antzokian egingo dituzte, urtero bezalaxe.
Beraz, gazteen epai mahaiko kide izan nahi baduzu, martxoaren 17ra bitarte duzu izena emateko epea. 18 eta 30 urte bitarte badituzu, sartu hemen eta bete orria zure datuekin.