Martxoaren 17ra bitarte, Maite Gurrutxagaren irudi erakusketa ikusgai da Bilbon

Ositiralean –otsailak 6– zabaldu zuten Maite Gurrutxagak iaz 'Printzesa guztiek dute bere ipuina' libururako egin zituen irudien erakusketa Bilboko Gran hotel Domineko Splash & Crash espazioan. Erakusketa martxoaren 17ra bitarte izango da ikusgai.
Antxiñe Mendizabal idazleak iaz kaleratu zuen, elkar argitaletxearen bitartez, Printzesa guztiek dute bere ipuina liburua. Maite Gurrutxagak liburu horretarako eginiko irudiak bilduko ditu Bilboko Gran hotel Dominen ireki duteb erakusketak. Garabat galeriak kudeatuko du erakusketa.
Jatorrizko lanak izango dira bertatik bertara ikusgai eta salgai, eta Garabat.com webgunearen bitartez ere eskuratu ahal izango dira.
Astelehenetik ostegunera: 18:00etatik 1:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 18:00etatik 3:00etara

ORDUTEGIA