Martxoaren 15etik 23ra, Donibane Lohizuneko Bertsularitza Astea

Euskal Kultur Erakundeak, Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuak, Bertsularien Lagunak eta Begiraleak elkarteak antolaturik, bertsolaritzari loturiko hamaika ekitaldi egngo dituzte hilaren 15etik 23ra Donibane Lohizunen.
Ostiral honetatik hasita —martxoak 15—, aste betez bertsolaritzarekin lotutako jarduerak egingo dituzte Donibane Lohizunen, Bertsularitza Astearen baitan. Ravel Entzunaretoan, Le Select zinegelan, Mediatekan, Ducontenian… bertso emanaldiak edo bertsolaritzarekin zerikusia duten emankizunak eskainiko dituzte, beti ere, mundu hau hobeto ezagutzeko asmoz.
Euskal Kultur Erakundeak, Donibane Lohizuneko Kultura Zerbitzuak, Bertsularien Lagunak eta Begiraleak elkarteak abian jarritako egitasmoa da, eta hitzaldiak, bideo proiekzioak, eztabaida saioak, etab. bilduko ditu.
Egunez egun
Egitaraua hilaren 15ean hasiko dute, eta zita Ravel Entzunaretoan egina dute dagoeneko, 19:00etan. Xabi Payak Bertsularitza izenburupean, mintzaldia eskainiko du euskaraz, eta sarrera doakoa izango da.
Martxoaren 19an, asteartea, aldiz, Bertsolari dokumentala eskainiko dute Le Select zinegelan 18:00etan, eta horren ostean, eztabaidarako tartea izango da Xabier Soubelet eta Xumai Muruaren parte-hartzearekin. Sarrerak 6 euro balio ditu.
Asteazkenean, bestetik, Bertsu momentua saioa gidatuko du Odei Barrosok Dukontenia gelan 17:00etatik aurrera, eta urrengo egunean, martxoak 21, Lucien Etxezaharretak hitzaldia eskainiko du Begira bere azken liburuaren inguruan. Mediatekan izango da, 18:00etatik aurrera.
Asteari amaiera emateko, azkenik, Gezitik gazira folk kontzertua eskainiko dute Xabi Soubelet, Nat Cazarre eta Andreas Schneider-ek Ravel Entzunaretoan, 20:30ean.
Martxoaren 24an, igandea, Baionara bidean Donibane Lohizunetik pasako da 18. Korrika. Goizeko 7:00etan izango da hori, eta antolatzaileek herritarrei nahiz inguruetako biztanleei deialdia luzatu diete, goiz bada ere, euskararen alde lasterka egitera batu daitezen.

Eta gainera