Martxoaren 13an, 22. lilatoia

Goizeko 11:00etan abiatuko da emakumeen lasterketa Donostiako Bulebarretik, eta hiriko kale garrantzitsuenak zeharkatuko ditu.
Donostiako Koordinadora Fiministak antolatu zuen Lilaton lasterketa, aurreneko aldiz, 1990ean. Emakumeen eta emakumeentzako bost kilometroko lasterketa herrikoiaren aldarrikapenak irmoak izan ziren hasieratik: sarien berdintasuna, emakumeak kirola kalean egitera animatzea eta beste lasterketa mistoetan parte hartzeko bultzada izatea.
Hogei urte igaro dira ordutik, eta partehartzea ugariagoa izaten da urterik urte. Lilaton taldeak 20. urteurrenaren karietara prestatutako bideo honetan, lasterketaren eboluzioa biltzen da, sustatzaileen oroitzapenak eta testigantzak eta, dudarik gabe, oraindik ere igandean parte hartzeko zalantzarekin dabiltzan emakume askorentzat bultzada lagungarria izan daiteke.
Hitzordua: Igandean martxoak 13, Donostiako Bulebarrean, goizeko 11:00etan. Informazio gehiago: www.lilaton.com

LILATON 20urte martxan from LILATON on Vimeo.