Martxoaren 11 bitarte ikusgai da Mireya Martinen lana Uharten

Martxoaren 11 bitarte ikusgai da Mireya Martinen lana Uharten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-11-bitarte-ikusgai-da-mireya-martinen-lana-uharten/@@download/image/20122284299mireya_irudiak.jpg
2012/12/13
berria
Pop kultura, globalizazioa eta musika indiea uztartzen ditu Mireya Martin Larrunbek Huarten jarri duen erakusketan. Guztira 25 piezak eta sei bideo lanek osatzen dute 'Guneak: Adierazezinaren irudiak erakusketa'.



Zentzumenen inguruan eraikita dago erakusketa, obrak gai jakin baten inguruko aldaerak direlarik. Pop-a esparru pertsonalera bideratuz, komikia marrazketa, animazioa edo publizitatearekin gertutasuna duten teknikak erabiltzen ditu Iruñeako artistak..
Talde erakusketetan parte hartutakoa da Mireya Martin, eta oraingoan ere Txaro Fontalbarekin, Guillermo Sarmientorekin eta Sandra Monterorekin elkarbanatu du espazioa Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Huarten.