Martxoaren 10ean hasiko da liburu-trailer ikastaroa Zornotzan

Martxoaren 10ean hasiko da liburu-trailer ikastaroa Zornotzan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxoaren-10ean-hasiko-da--liburutrailer-ikastaroa-zornotzan/@@download/image/6405_liburu_tai_1393503652.jpg
2014/02/27
berria
Martxoaren 10ean hasiko da  liburu-trailer ikastaroa Zornotzan
Emakumeen Askapenerako Nazioarteko Egunaren harira Amorebieta-Etxanoko Liburutegiak, Berdintasun sailarekin elkarlanean, liburu-trailer ikastaroa antolatu du. Lara Izagirre zinemagile zornotzarrak zuzenduko du eta martxoaren 5era bitarte zabalik da izena emateko epea.


Guztira zortzi saiok osatuko dute Liburu-Trailer Ikastaroaren egitaraua Euskal Herriko zortzi herrietako talde desberdinekin. Lehendabizikoa, martxoaren 10ean izango da 18:00etatik 20:30etara Zornotzako Zentroan eta ondorengoak zehazteke daude oraindik.

Emakumeentzat zuzenduta literatura eta zinema uztartzea da Amorebieta-Etxanoko Liburutegiak antolatzen duen ikastaroaren helburu nagusia eta horretarako, 'Historias del 8 de marzo' liburuan oinarrituta, sentimendu eta kontzeptu garrantzitsuenak irudietara pasatzea izango da partaideen erronka nagusia. Zortzi herritan zortzi ipuin desberidn sortuko dituzte gidoi, zuzendaritza eta edizio lanak uztartuta.

Ikastaroaren azken fasea, azkenik, 2015eko martxoaren 8an izango da, orduan proiektatuko baitituzte saioetan sortuko dituzten 8 lanak. Aukera hau galdu nahi ez baduzu martxoaren 5era bitarte duzu ikastaroan izena emateko epea 10 euro bakarrik ordainduta.