Negurik ez Australian

Negurik ez Australian 2050. urtetik aurrera herrialdeak ez du negurik ezagutuko, Berotze Globalaren ondorioz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/negurik-ez-australian/@@download/image/australia-hot-weather-799x423.jpg
2019/03/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

2050. urtetik aurrera herrialdeak ez du negurik ezagutuko, Berotze Globalaren ondorioz.

Aurten urtaro bat faltan bota baduzue, ez zarete bakarrak izan; ia mundu osoan neguak ez du presentziarik izan. Noizbehinka gertatzen den zerbait izan arren, geroz eta sarriagoak izango dira negurik gabeko urteak; hala, Australian National University-ko zientzialariek adierazi dutenez, Australian ez da negurik izango 2050. urtetik aurrera. Arrazoia? Berotze Globala.

30 urte besterik ez dira gelditzen beraz herrialdeak zerbait egin dezan. Negua desagertzeaz gain, zientzialariek ohartarazi dute geroz eta gehiago izango direla 30 eta 40 gradutik gorako egunak. Horrek noski, sekulako eragina izango du herrialdeko ingurugiroan; oraindik ez dakiten zenbateko kaltea eragingo duen berotzeak bertako faunan zein floran.

Negua desagertzearekin batera, zientzialariek diote uda inoiz baino luzeagoa eta beroagoa izango dela; hala, urtaroak ez ditu ohiko hiru hilabeteak iraungo, eta horren ordez, ia urte erdiraino luzatuko da. Aldiz, udazkena eta udaberria epelak izango dira, eta laburragoak.