Martxan dira 2013-2014 ikasturteko Kutxa Ikasgelak!

Martxan dira 2013-2014 ikasturteko Kutxa Ikasgelak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-dira-20132014-ikasturteko-kutxa-ikasgelak/@@download/image/kutxa_ikasgelak_1377528262.jpg
2013/08/27
berria
Martxan dira 2013-2014 ikasturteko Kutxa Ikasgelak!
Irailaren 5ean zabalduko dute Kutxa Ikasgelak ikastaroetan izena emateko epea, eta hilaren 12ra bitarte izango dira zabalik. 16 urtetik gorako Kutxabankeko bezero gazte eta helduei zuzendurik daude, eta eskaintza ikaragarri zabala da. Animatu gazte!


Kutxa Gizarte Ekintzak-en ekimenez, beste urte batez abian jarri dituzte Kutxa Ikasgelak. Zaletasunak garatzeko, errealitate berriekin harremanetan jartzeko edota nork bere heziketan sakontzeko aukera ematen duten ikastaroak dira, eta udazkenean, udaberrian edota kurtso osoan zehar egin daitezke. Aurtengo programak ikasturtearen araberako funtzionamendu-formatua berreskuratu du, eta beraz, irailean hasi eta ekainera bitarte luzatuko da egutegia.

Jarduera guztietan izena emateko Sarea da bitarteko bakarra. Datorren astean, irailak 5, zabalduko dute udazkeneko eta kurtso osoko ikastaroetan izena emateko epea, eta hilaren 12ra bitarte mantenduko dute zabalik. Udaberriko ikastaroetan parte hartzeko, aldiz, urtarrilaren 7tik 14ra bitarte eman beharko da izena.

Aukera aniztasuna
Jarduera eskaintza inoiz baino zabalagoa izango da, dantza eta antzerkia, gastronomia, hitzaldiak, hizkuntzak, informatika, ingurumena, jarduera fisikoak eta osasun jarduerak, jarduera tekniko eta artistikoak, orratz-lanak, pintura… eta beste hainbat alorretako ikastaro ugari prestatu baitituzte. Taldea osatzeko gutxieneko parte hartzaile kopuru batera heldu beharko da, eta plaza kopurua gaindituz gero, bizkorren ibili direnek izango dute lehentasuna.

Beraz, eman lehenbailehen begiratu bat ikastaro zerrendari, aukeratu zure gustukoena, eta adi egon hilaren 5ean, lekurik gabe geratu ez zaitezen!