Martxan da Zinea.eus atariko V.Kritika Lehiaketa!

Martxan da Zinea.eus atariko V.Kritika Lehiaketa! Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea.eus atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan dituzte beraiekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-zinea-eus-atariko-v-kritika-lehiaketa/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-14 a las 10.00.36.png
2019/05/14

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Arkatzak zorroztu eta eman bide sormenari, bosgarren urtez jarraian, hemen baita Zinea.eus atarian urtebetez zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa! Azken urteetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta eta Zigor Etxebeste izan dituzte beraiekin lanean, eta orain, 2019ko ekainetik urtebetez ariko den kritikari berria topatu nahi dute!
Martxan da Zinea.eus atariko V.Kritika Lehiaketa!

Aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute Zinea.eus atarikoek. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den edonor. Beraz, hautagaitzak aurkezteko deialdi irekia martxan da gaurtik hasita!

Parte hartzeko asmoa izanez gero, aukeratu euskal film bat, 2018tik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, beraiei bidali beheko e-posta helbidearen bidez. Banan-banan jasotako kritika guztiak argitaratzen joango dira, epaimahaikideek lanok baloratzeaz gainera, atariko irakurleek ere hauek irakurri eta bere balorazio propioak egin ditzaten. 

Kritikari gisa hautatzeko deialdi irekirako honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Parte hartzaileek euskal film bat hautatu eta haren inguruko kritika egin behar dute. info@zinea.eus helbidean jasoko dituzte hauek.
  • Kritikek izan ohi duten formatua errespetatu behar da. 300 eta 400 hitz bitartekoa izan behar du, eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da.
  • Lana bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da (ostirala, egun hori barne), egilearen izen-abizenak, adina, herria, posta-helbidea eta telefonoa jartzea ahaztu gabe.
  • Deialdira aurkeztutako kritika guztiak Zinea atarian argitaratuko dituzte lehenengoz eta, ondoren, Ganbara datutegian jarriko dituzte. Kritika bidaltzen duen hautagai orok bere lana argitaratzea onartzen du, beraz.
  • Kritikaria aukeratzeko, datozen egunetan aurkeztuko duten aditu talde baten iritzia izango dute kontuan. Horrez gain, kritikek dituzten iruzkin positiboak ere kontuan izango dituzte, kritika gustuko zergatik duten azaltzen dutenak. Lehentasuna epaimahaiak izango du.
  • Pertsona bakoitzak kritika bakarra bidaltzeko aukera du.
  • Irabazleak urtebeteko konpromisoa hartuko du Zinea atariko arduradunekin, eta deialdira aurkeztutako lanaren ezaugarri antzekoak dituen kritika osatu beharko du astero, asteazkenetan.
  • Egindako kritika bakoitzagatik ordainduko zaio, ohiko kolaborazioen prezioan.

 

Informazio gehiago Zinea.eus webgunean