Martxan da Zentsura At! Jaialdia

Martxan da Zentsura At! Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/martxan-da-zentsura-at-jaialdia/@@download/image/zentsura_mini_1384245650.jpg
2013/11/12
berria
Atzo –azaroak 11– abiatu zen eta azaroaren 17ra bitarte luzatuko da aurten artearen diziplina guztietan dagoen zentsuraren kontra zortzigarrenez antolatu duten Zentsura At! Jaialdia.


2005ean egin zuten lehen aldiz Bilbon eta, orduz geroztik, urtero-urtero hamaika hitzordu interesgarri antolatu dituzte hilabete honetan Bizkaiko hiriburuan. Aurtengo egitaraua atzo abiatu zen, baina, oraindik gozatua izango da kontzertu, erakusketa, hitzaldi eta mahai-inguru artean.

Gaur, azaroak 12, ilunabarreko 19:00ean adibidez, 'Erotismo en el cine y censura' izeneko mahai-ingurua egingo dute BBK aretoan eta ondoren, Bernardo Bertolucciren 'EL ultimo tango en Paris' filmaren proiekzioa izango da.

Erakusketei dagokionez, 'Prentsa askatasunaren aldeko umorista grafikoak' erakusketa ireki zuten atzo BBK Aretoan eta ikusgai izango da hilaren 17ra bitarte. Datorren ostegunean –azaroak 14–, berriz, bi erakusketa gehiago abiatuko dituzte, 'Bazterketak eta zentsurak" EHUko Txillida aretoan, batetik, eta 'Sarajevo guerra y paz' EHUko Axular aretoan, bestetik. Biak abenduaren 5era bitarte izango dira ikusgai.

Azkenik, kontzertuek itxiko dute Zentsura At jaiadliaren edizio berria. La Rumeur taldea ariko da azaroaren 14an, osteguna, El Cabrero bakarlaria azaroren 15ean, eta kontzertuen egitaraua Anton Groosen sudafrikarrak itxiko du, azaroaren 16an. Kontzertu guztiak BBK Aretoan egingo dituzte, ilunabarreko 20:00ean.