Martxan da Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa

Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza eta obra berreskuratzeko ekimenak abian jarri ditu azken urteetan Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak, eta horien artean, lehendabiziko bertsopaper lehiaketa abian jarri dute.
Lehen edizioa estreinatuko du aurten eta helburua datozen urteetan jarraikortasuna izatea izanik, apirilaren 10a bitarte zabalik da Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea. Ameriketara joan zn lehen euskara irakaslea izan zen Otaño, eta bere ibilbidea gogoan, martxan da dagoeneko, Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak antolatutako bertsopaper lehiaketa.
Egitasmoak hiru maila bereiziko ditu partaideen artean. Batetik, 18 ute bitartekoen lehiaketa izango da, bestetik, Euskal herritik kanpo jaio eta bizi diren euskaldunen, Diasporaren lehiaketa, eta azkenik, 18 urtetik gorakoen maila, hau da, 1995ean edo aurretik jaiotakoen maila izango da.
Bertso sorta guztiak apirilaren 10a baino lehen bidali beharko ditu parte hartzeko interesa duen guztiak, pedromariotano@zizurkil.net helbidera edo postaz, Hernandorena Kultur Elkartera (Iriarte etxea, Pelllo Mari Otaño plaza, 1 20159, Zizurkil).
Gazteen eta Diasporaren kategorien irabazleak 250 euro jasoko ditu eta bigarren saria irabazten duenak, berriz, 100 euro. Helduen kategorian 500 euro emango diote irabazleari eta bigarren saria, berriz 250 eurokoa izango da. Sari banakera maiatzaren 4ean izango da, Zizurkilen bertan egingo duten bertso afarian.